Skip to main content

Azaroaren 21era arte martxan da Sormene, Galdakaoko sortzaileen plaza. Ez galdu jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera Hamaika Telebistan!

Kultura

2021, aza. 19 - 12:11

Azaroaren 21era arte martxan da Sormene, Galdakaoko sortzaileen plaza. Bi ardatz nagusi ditu: Ikasleentzako tailerrak eta emanaldi programa irekia. Euskara ardatz, hamaika bertsolari, musikari, marrazkilari, antzerkilari, zinemagile eta dantzari biltzen ari da egunotan egitasmoak. Informazio gehiagorako: https://sormene.eus/ atarian.

Bigarren edizioa da aurtengoa, sormena modu "integral" batean sustatzea, euskal kulturgintzari "plazak eskaintzea", hedabideekin lan egitea eta "transmisioa bermatzeko ahaleginean laguntzea" helburu duela.

Gotzon Barandiaran Sormeneren zuzendari artistikoari "Gurean Gaur" Magazinean egindako elkarrizketa osoa hamaika.eus atarian dago ikusgai.

Ez galdu jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera Hamaika Telebistan!

 

Hamaika Telebista