Skip to main content

Barrueta, Guinea eta Zuloaga euskal artisten lanak jaso ditu Arte Ederren Museoak dohaintzan

Kultura

Iker Aginaga

2022, urt. 26 - 10:01
Bilboko Arte Ederren Museoak hiru euskal artisten artelanak jaso ditu dohaintzan. Hain zuzen, Ignacio Zuloagaren ‘Pikatzaile ijitoa’, Anselmo Guinearen ‘Arto-jorratzea’ eta Benito Barruetaren ‘Autoerretratua’ lanak dira hiru bildumagilek dohaintzan emandakoak, eta dagoeneko museoaren bildumaren parte dira piezak. Maiatzaren 27ra arte egongo dira galeriaren beheko solairuan ikusgai.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista