Skip to main content

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera prest daude jaietarako

Kultura

Xabi Ealo

2026, abu. 06 - 13:08

Egutegian gero eta gutxiago falta da Bilbon festa leher dadin eta dagoeneko prest daude pregoilaria eta txupinera. Onintza Enbeitak edukiko du jaietako pregoia irakurtzeko ardura eta Ainhoa Urrejolak txupina botatzearena.

Jai Batzorde Mistoak Onintza Enbeita aukeratu du pregoia irakurtzeko eta besteak beste, bertsoaren munduan egindako ibilbidea saritu nahi izan dio. Txupinera, aldiz, Bilboko Konpartsakek aukeratzen du eta aurten Kaixo Konpartsako Ainhoa Urrejolari egokitu zaio jaien hasiera iragarriko duen suziria botatzea. Biak ala biak Bilboko Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak egindako trajeekin agertu dira lehen aldiz, eta hala jantzita egongo dira Aste Nagusi osoan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista