Skip to main content

BIME musika festibala ospatuko da Bilbon urriaren 29tik azaroaren 1era arte

Kultura

2024, urr. 29 - 17:10
BIME festibalaren 15. edizioa izango da aurtengoa. Musika industriaren inguruko tailer, mahai inguru eta dozenaka hitzaldi egongo dira BIME Pro topaketan. BIME Proko emanaldiak Euskalduna Jauregian izango dira. Programazioa BIME Liveko kontzertuek biribilduko dute. Nabarmentzekoa da, besteak beste, ostegunean Fermin Muguruzari egingo dioten omenaldia. Guztira, 300 artista bilduko dira Bilbon, kontzertuak egin eta hitzaldietan parte hartzeko.
Festibalari hasiera emateko, 30 ekintza programatu dituzte.
Hamaika Telebista