Skip to main content

Debako Zubia birgaitzeak Ondarearen Europako saria irabazi du

Kultura

2023, eka. 15 - 10:06
1866an Antonio Cortazarrek Mutriku eta Debako ertzak lotu zituen zubi honen bidez, baina 2018an harriak bata bestearen gainean irristatzen hasi ziren, eta zubia kolapsoaren ertzean geratu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu zuen haren birgaitzea XIX. mendeko zubiak eraikitzeko teknika ahaztuak aztertuz. Orain Europako Batzordeak eta Europa Nostrak ingeniaritza zibilaren adibide bikaintzat jo dute proiektua.
Hamaika Telebista