Ekainaren 10ean zabalduko dute Bilboko Euskal Museo eraberritua
Kultura
Xabi Ealo
2026, eka. 04 - 15:06
Ia bost urteren ostean eta hainbat atzerapen eta gainkosturen ondoren, atzera inauguratu dute Bilboko Euskal Museoa, berrikuntza arkitektonikoa eta museografikoa amaitu eta gero. Ekainaren 10ean irekiko da eta lehenengo hamar egunetan sarrera debaldekoa izango da.
Hogei milioitik gorako aurrekontua izan du eraberritzeak eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu dute. Horiek horrela, museoak bost mila metro koadro baino gehiagoko espazio irabazi du eta arkitektura esparruaz gain, Euskal Museoak beste museografia bat proposatu nahi du eta aurretik jendaurrean erakutsi gabeko bildumako piezak berreskuratu eta eraberritu dira.
Euskal Museo eraberrituak lau gune berezitu izango ditu hainbat erabileretarako.


















