Skip to main content

Emakume profesionalak izan dira protagonista Euskal Zinemaren Gala Handian

Kultura

Udane Arbeo Astigarraga

2026, ira. 23 - 14:09
Euskal zinemako emakume profesionalak erdigunean jarrita ospatu dute Euskal Zinemaren Gala Handia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Gainera, Maialen Belokiren zuzendaritza berria txalotu dute, eta Lucia Olaciregui eta Jose Luis Rebordinos agurtu dituzte. Sari banaketan, Alauda Ruiz de Azuak jaso du Euskal Herriko Gidoigile Onenaren Saria, Los domingos filmagatik. Film horrek, gainera, EZAE Saria ere jaso du. Euskadiko Filmategiak, berriz, Ana Diez omendu du, Ander eta Yul filma zaharberritu izana tarteko. Distira Saria Aitziber Garmendiak jaso du, kamera atzetik aurreraino egindako lanaren bikaintasunagatik. EITB Egile Berriak Saria Alberto Gastesi eman diote, euskal zinemako sortzaile berriei babesa emateko beharra azpimarratuta. Amaitzeko, Jose Ramon Soroizentzat izan da Zinemira Saria, urte luzetako ibilbidearen aitortza gisa.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista