Skip to main content

Euskal dantzaren bilakaera ulertzeko 'Argiaren itzala' erakusketa ikusgai da San Telmo Museoan

Kultura

Udane Arbeo Astigarraga

2026, api. 29 - 12:04

Gaur egungo euskal dantza eta bere egoera ezin daitezke ulertu Argia dantzari talderik gabe. Marian Arregiren eta Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean 60ko hamarkadatik gaurdaino dantzaren geografia zabaldu eta berreskuratu dute: koreografia, dantza-era, pausu, doinu, erritmo edo jantziak. Bada, euskal dantzaren bilakaeraz gehiago jakiteko 'Argiaren itzala' erakusketa ikusgai da San Telmo Museoan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista