Skip to main content

Frankismoak lapurtutako bi margolan berreskuratu ditu De la Sota familiak

Kultura

2022, ira. 05 - 16:09
Ramon de la Sota y Llanoren familiari 1937an konfiskatutako artelanen multzoko parte ziren bi lanak. Cornelis van der Voort artistaren 1623ko Gizon gazte baten erretratua eta Luis de la Cruz y Riosen eta haren lantegiaren 1833ko Maria Kristina Borboikoaren erretratua dira. Bilboko Arte Ederren Museoari utzi dizkiote orain bi lanak, eta bertan egongo dira ikusgai.

1980ko hamarkadan familiak margolan asko berreskuratzea lortu arren, desagertuta egon dira geroztik bi margolan hauek. Familiako kide batek, 2018an identifikatu zituen Almagroko paradorean zintzilik. Orduan eskatu zioten Espainiako Gobernuari itzul ziezazkietela, eta, hiru urteko prozesu judizialaren ostean, ostegunean aurkeztu zituzten publikoki.
Hamaika Telebista