Hiru lan saio gehiago antolatu ditu "Plateruena eta gero zer?" dinamikak
Kultura
2021, api. 08 - 08:04
Otsaileko bileraren ostean, zenbait gaietan sakontzeko beharra ikusi zuten bultzatzaileek eta horretara datoz saio berriak. Kulturari, euskarari eta parte-hartzeari buruzko monografikoak izango dira, apirilaren 11, 25 eta maiatzaren 2an garatuko direnak.