Iñigo Muguruza omentzeko bertsioa onduta itzuli da Des-Kontrol taldea
Kultura
2022, urt. 11 - 11:01
Urteotako isilunearen ondoren, jarduerara itzuli zen iazko urte bukaeran Des-kontrol Arrasateko Oi! taldea eta Iñigo Muguruza musikariari omenaldia eginez bueltatu ziren. Abenduaren 17an, Muguruzak 56 urte beteko lituzkeen egunean, Iñigok berak sortutako Joxe Ripiau taldearen bertsioa kaleratu zuen taldeak eta diskoa prestatzen ari dela iragarri du.