Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Kinada talde gaztea eta sendoa da”

Kultura

Kinada talde lasartearra izango da biharko Musika Zuzenean saioko gonbidatua. Koldo Otamendi saioko aurkezleak nabarmendu du talde gaztea den arren dagoeneko bi disko argitaratu dituztela.
Berri Txarrak, Willis Drummond edota Rise Against The Machine taldeen bertsioak jotzen hasi ziren, eta ondoren, berezko kantuak sortzen hasi ziren. Horrela argitaratu zuten 2020. urtean beren lehen diskoa, eta orain, ‘Etsaiarekin dantzan’ beren bigarren diskoa kaleratu berri dute.
Bigarren disko honetan ere rock giroak jotzen dituzte, baina Otamendik nabarmendu du taldea “sendoagoa” dela, eta musika tresnak hobeto menperatzen dituztela.