Martxan da 'Liburu Egunak' ekimena
Kultura
Martxan da Gasteizeko Udalaren liburutegi sareak antolatutako 'Liburu Egunak' ekimena. Apirilaren 15etik 26ra literaturarekin lotutako hainbat jarduera burutuko dira Goiuri jauregian. Idazle eta sortzaileekin topaketak, literatura-elkarrizketak eta ikuskizunak izango dira, besteak beste, bi aste hauetan zehar programatuta dauden ekintzak. Aurten, nobedade moduan, haur eta nerabeentzako gune tematikoak sortuko dira Gasteizeko hainbat liburutegitan. Hegaztiak, sukaldaritza, zientzia, natura, influenzer-ak, B-seriea eta komikiak ardatz moduan dituzten espazioak egongo dira Apirilaren 22tik 28ra. Egitarauko lehendabiziko jardueran, apirilaren 15ean, Ignacio Martinez de Pisóni izango dugu “Castillos de Fuego”, bere azken eleberriari buruzko elkarrizketan. Jarduera guztiak arratsaldeko zazpietan hasiko dira Goiuri Jauregian, sarrera librearekin edukiera bete arte.