Musika Bizian jaialdia urriaren 28 eta 29an ospatuko da Galdakaon
Kultura
Ane Garitaonandia
2022-09-28 07:39
Estatu propiorik gabeko herrialdeen VIII. jaialdian Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Gaskoina, Groenlandia, Sardinia eta Transilvaniako musikari eta musikagileak bilduko dira. Antolatzaileek aurrerago jakinaraziko dute talde parte hartzaileen izenak.

















