Skip to main content

Paul Urkijoren bigarren mitologia filma da 'Irati'

Kultura

2022, urr. 10 - 08:10

Sitgeseko Zinemaldi Fantastikoko Sail Ofizialean aurkeztu da Paul Urkijoren “Irati” filma, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea inauguratuko du ere. Filma VIII. mendeko etapa historiko ilunean girotuta dago, Europan zehar kristautasuna hedatu eta sinesmen paganoak desagertzen direnean.“Errementari” filmean bezala, euskal mitologiako elementu magikoak dira kontakizunean. Horretaz gain, Orreagako bataila bezalako gertakari historikoei egiten die erreferentzia.

Hamaika Telebista