Skip to main content

‘Popel’ dokumentala aurkeztu du Oier Plaza gernikarrak Pragan

Kultura

2025, api. 15 - 16:04

Oier plaza euskal zinemagileak ‘Popel’, hau da, errautsak txekieraz, deitutako dokumental luzea aurkeztu du Pragan astearte honetan, apirilaren 15ean. Dokumentala Gernikako bonbardaketaren garaian, 1937an, hasi eta Bigarren Mundu Gerra, Holokausto Naziaren basakeria eta geroago Ekialdeko Europan egondako komunismoaren gorakada berrikusi egiten ditu.
Filmak Espainiatik alde egin zuten sei errepublikano ditu protagonista. Horietako bat da naziek harrapatutako Anjel Lekuona bizkaitarra. Lekuonaren iloba den Anton Gandarias bere osabaren istorio ezezaguna aztertzen hasi zen. Aldi berean, Enric Moner deportatuaren bizitza ikertzen zegoen Unai Egia irakaslea. Beren senideekin gertatutakoa aurkitu nahian, František Suchde eta bere semearen istorioa ere azaleratzea lortu zuten. Suchdek eta bere semeak nazien biktima izan ziren 2.000 pertsonen errautsak berreskuratu zituzten.
Gaur egun, pertsona horien guztien errautsak Pragako mausoleo batean gordeta daude. Pertsona horien errautsez gain, euren istorioa ere gorde behar delakoan, sortu du Plazak ‘Popel’ dokumental luzea.

Hamaika Telebista