Skip to main content

Xabier Erkizia, Soinu artista: “Konplexutasun handia lortu du ‘Ahutsak Hartu’ proiektuak”

Kultura

Xabier Erkiziaren eta Maialen Lujanbioren ‘Ahutsak Hartu’ proiektuari buruz hitz egin dugu Erkiziarekin. Erkiziak horrela kontatu digu proiektuaren hasiera: “Museoa itxi zenean, itxialdiaren garaian, museoak zerbait egin nahi zuen, eta itxita zegoenez, eskaini zidaten museoan egoteko. Egun bat museoan pasatzeko aukera izan nuen, eta hainbat galdera otu zitzaizkidan: Zer gertatzen da artelanekin inor ez dagoenean eta bisitaririk ez dagoenean? Zein da museoaren bizitza intimoa?”
Galdera horietatik abiatuta, hainbat erreflexio egin zituzten, eta horien guztiaren emaitza da proiektua. Eguneroko bat idazten hasi ziren Lujanbio eta Erkizia; hasiera batean, sarerako pieza bat izan behar zuen, eta, azkenean, “konplexutasun handiko” proiektua osatu dutela nabarmendu du. Alde batetik, erakusketa osatu dute; museoan bertan irailera arte entzungai egongo da soinu instalazioa, eta bisitariak ere entzun ahal izango ditu beren ahotsak, erreflexioak, eta testuak. Liburua ere eskuragarri dago museoko dendan, eta, zkenik, webgune bat ere egin dute liburuan edo instalazioan sartu ez diren gauzak biltzeko. Soinu guztiak pendrive batean bildu dituzte, eta hori liburuan txertatuta dago.