Skip to main content

Zinema Euskaraz “Basatiak” estreinatuko du otsailaren 7an

Kultura

2025, ots. 07 - 07:02

“Basatiak” filma otsailaren 7an estreinatuko da Zinema Euskaraz programaren eskutik. Adin guztientzat zuzendutako film suitzarra euskarara bikoiztuta ikusteko aukera izango dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako areto desberdinetan. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko digun bigarren filma da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek euskal herritarrei euskaraz bikoiztutako filmak helarazteaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.
Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.

Hamaika Telebista