Skip to main content

Zinema Euskaraz programak 'Liztor Kapitaina’ filma estreinatuko du irailaren 13an

Kultura

2024, ira. 13 - 10:09

'Liztor Kapitaina' filma irailaren 13an estreinatuko da Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film dominikarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun bederatzigarren filma da.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Istorioa Avispatropolisen eta Eztiaren Erreinuan gertatzen da. Harmonian bizi dira, abaraskan, Liztor kapitainak babestuta, baina euren etsai Jaques Poison liztorrak eta bere jarraitzaileek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dute. Liztor kapitainaren esku dago beretarrak kosta ahala kosta defendatzea, beti bezala, nobleziaz, justiziaz eta errugabetasunez.