AEBetako zazpi estatutan babestu dute abortatzeko eskubidea
Mundua
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan herrialdeko presidentea aukeratzeaz gain, Ordezkarien Ganbera eta Senatua berritu dute. Halaber, hainbat estatutan abortuari buruzko galdeketak egin dituzte. New York, Arizona, Colorado, Maryland, Montana, Missouri eta Nevada estatuetako boto emaileek aborturako eskubidea legez babestearen alde egin dute. Hala, estatu horietan aborturako eskubideari eutsiko zaio. Floridan, berriz, ez dute abortua legez babesteko beharrezkoa zen botoen % 60 eskuratu eta, hortaz, gaur arte bezala ezingo da abortatu seigarren astetik aurrera. Nebraskak eta Hego Dakotak indarrean dauden murrizketei eustearen alde egin dute.
2022ko ekainean, AEBko Auzitegi Gorenak haurdunaldia eteteko eskubide konstituzionala bertan behera uztea erabaki zuen hamar estatutan.