Skip to main content

Irango Parlamentuak beloaren lege zorrotzago bat onartu du

Mundua

Ane Garitaonandia

2023, ira. 21 - 06:09
Parlamentuak onarturiko lege proiektuak, besteak beste, bost eta hamar urte arteko espetxealdiak aurreikusten ditu. 1.870 euroko isunak ere proposatu dituzte, baita autoak konfiskatzea, gidatzeko debekua ezartzea eta soldata murriztea ere. Neurri sorta berriak “hiru urteko probaldia” izango du. NBErentzat, “genero apartheid moduko bat” da. Legea Mahsa Aminiren heriotzaren urteurrenean onartu da. Lege proiektuak beloarekin lotutako desobedientzia zibila amaitzea du helburu.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista