Netanyahuk ukatu egin du Libanoko su-etena eta “bere indar guztiekin” jarraituko du erasotzen
Mundua
2024, ira. 26 - 11:09
Israelgo lehen ministroaren bulegoak gezurtatu egin du 21 eguneko su-eten proposamena onartu izana. Netanyahuk "bere indar guztiarekin" borrokekin jarraitzeko jarraibideak eman dituela adierazi du.
Ameriketako Estatu Batuek, Kanadak, Frantziak eta Alemaniak adierazpen bateratua egin zuten atzo Israel eta Libanoko mugan 21 eguneko su-etena eskatzeko, Israelen eta Hamasen arteko bahituen inguruko negoziazioak sustatzeko asmoz.
Horrez gain, Israel Libanon lurreko erasoaldi bat egiteko prestatzen ari da, eta baliteke eremu gehiago okupatzea. Gazan ere erasoaldiekin jarraituko dutela berretsi du Israelgo Gobernuak.