Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu Espainiako hauteskunde orokorrak
Mundua
Ane Garitaonandia Etxebarria
2026, urr. 05 - 11:10
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskunde orokorrak.
Hala, Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio legegintzaldiari. Gaur goizean Moncloan egin duen agerraldian iragarri du Espainiako hauteskunde orokorrak aurreratzeko erabakia hartu duela. Bertan, "eskuin-muturarren olatuaren" eta "justizia soziala defendatzen duen Espainiaren" artean erabakitzeko dei egin die herritarrei.

















