Aratz Bilbao eta Malen Grunig aske uztea exijitu dute, Bilbon
Politika
Asier Errasti
2026-11-02 11:37
Aratz Bilbao eta Malen Grunig aske uztea exijitu dute ehunka lagunek Bilboko kaleetan larunbat honetan, Aske Antolakundeak deitutako manifestazioan.
Auzitegi Nazionalak duela hamar egun espetxeratu zituen bi gazteak, «terrorismoa» eta lehergailuak edukitzea egotzita, baina, atxiloketaren harira abiatutako poliziaren ikerketan aipatutako ustezko zuloa, oraindik ez dute inon topatu.
Manifestazioa Plaza Eliptikoan hasi da eta hiriburuko kale nagusietatik igaro da. Ibilbidean zehar, «Malen, Aratz, askatu» eta «Borroka da bide bakarra» leloak entzun dira behin eta berriz. Gran Via osoa zeharkatu ostean, Arriaga plazan eman diote amaiera protestari.

















