Skip to main content

Atzeratu dute Raimundo el Canastero taldearen kontrako epaiketa

Politika

2025, ots. 12 - 14:02

Atzeratu dute Raimundo el Canastero taldearen kontrako epaiketa. 5 kideak deklaratzera deituak ziren Lizarrako Udalaren jarrera salatzeko egindako kantaren letrak mehatxuzko eta irainezko delitua dakarrela egotzita.

Albiste horrek ez ditu kideak harritu. Izan ere, epaiketaren atarian taldeak epaitegiko dei bat jaso zuela jakinarazi du, esanez, epaiketa bertan behera geratzen zela, arrazoia akusazio partikularrak errekurtso bat aurkeztu duela gorrotoa piztearen delitua gehitzeko. Dena den, epaiketaren aurreko egunean beste dei batekin epaiketak aurrera jarraitzen zuela jakinarazi zieten, baina, gorrotoa piztearen delituaren errekurtsoak ere.

Gertakariak pasa den abuztuan hasi ziren, Udalak 28 urtez Lizarrako erdigunean kokatutako txosnagunea lekuz aldatu zuenean, eta periferiara eraman, nahiz eta herritarrek erabaki hori guztiz gaitzetsi. Horiek horrela, udalak aurreko urteko jaietan txosnak debekatu zituen. Egoera salatzeko helburuarekin taldeak “Beef de Alda” izeneko abestia egin zuen.

Segituan hasi ziren erreakzioak, herritarrek babesa adierazi zioten taldeari. UPNk, berriz, talde salatu zuen, alkatearen, Marta Ruiz de Aldaren, kontrako mehatxuak eta irainak egotzita. Gainera, alkateak, ezohiko bilkura deitu eta Raimundo el Canasteroren aurkako mozioa onartu zuen, UPN, PP eta PNSren babesarekin.

Harrigarria badirudi ere, salaketa alkatearen interpretazio okerrarengatik izan dela adierazi du taldeak. Izan ere, abestian esaten den “beef” hitzak “txahal” esan nahi badu ere, rap kulturan bi pertsonen arteko gatazka adierazteko erabiltzen da. Dirudienez, alkateak “beef” hitzaren itzulpen literala aintzat hartu du, irain pertsonal gisa, alegia. Era berean, gogoratu beharra dago herriko 27 lagun ikertzen ari direla txosnen aldeko aldarrikapenekin Bajadicara joateagatik Gauzak horrela, Euskal Herriko 237 musikarik manifestu bat sinatu dute taldeari elkartasuna adierazteko. Sinatzaileen esanetan, “adierazpen askatasunaren aurkako erasoa” da gertatutakoa eta manifestuan bertan azpimarratu dutenez, “musika erreminta indartsua da kritika sozial eta politikorako”.

Hori dela eta, adierazpen-askatasunaren aldeko jardunaldia antolatu zuten asteburuan Lizarran, eta aurrera eramateko oztopoak agerian utzi ditu taldeak, izan ere, ekitaldia ospatzeko 24 ordu baino gutxiago falta zirenean, Udalaren baimenaren zain zeuden oraindik, nahiz eta hori urtarrilean eskatu zuten.

Hamaika Telebista