Azken mende erdiko torturen % 2,5 kasu bakarrik aitortu dituzte ofizialki
Politika
Udane Arbeo Astigarraga
2026, ots. 13 - 13:02
Torturak min handia egin du Euskal Herrian. Ez dira kasu isolatuak izan: ikerketa ugarik erakutsi dute tortura praktika sistematikoa izan dela. Azken urteotan milaka tortura testigantza dokumentatu dira, torturaren "iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren" erakusgarri direnak. Arazoa, baina, ez da tortura egitea bakarrik, baizik eta ukazioa, isiltasuna eta inpunitatea. Bada, biktima elkarteek eta giza eskubideen aldeko eragileek tortura kasu guztiak aitortzea eskatzen dute.

