Skip to main content

Baionako ezkerrak aliantza egin du

Politika

Gaizka Leitza Alduncin

2026, mar. 18 - 13:03

Ipar Euskal Herriko hauteskundeen negoziazioen bigarren eguna izan da astearte honetakoa eta goizean bertan iragarri dute Baionako ezkerrak aliantza egin duela. Miarritzen aldiz ez dute akordiorik lortu: Ezkerreko zerrendaburu den Ana Ezkurrak, Biarritz Berriko kideak, Serge Blancorekin (Mon Equipe C’est Biarritz!) batu nahi izan du eta honek ezezkoa eman dio. Ezkurrak Guillaume Barucqekin (Biarritz Nouvelle Vague) egin du aliantza eta Blancok, bestalde, Jean Baptiste Dussaussoisekin, Cap Biarritzeko kidearekin.


Zerrenden aliantzak sortzeko epea amaituta, datorren igandean norgehiagoka arituko diren taldeak eratu dituzte. Miarritze eta Baiona dira euren taldeetan aldaketak izan dituzten bakarrak, gainontzekoetan zeuden modura jarraituko dute aurrera.
Jean Claude Baiona Mugimenduaneko kideak adierazi du “bozkazaleen mezua argia dela”.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista