Bilboko itsasadarra korrika zeharkatuko dute independentziaren alde Lasterka Askatasunera herri ekimenean
Politika
Maria Blanco Martin
Hirugarrenez, Bilbo korrikalariez beteko da larunbat honetan independentziaren aldeko Lasterka Askatasunera herri ekimenean. Arriaga plazatik abiatuko da goizeko 10:00etan, eta bi ibilbide izango ditu aukeran: bost kilometrokoa eta hamarrekoa.
Ehunka gaztek hartuko dute parte kirola eta aldarrikapena uztartzen dituen ekimen honetan. Goizean goiz ekingo diote izen-emateari eta dortsalen banaketari, eta, ondoren, beroketa orokorra egingo dute lasterketari ekin aurretik. Parte-hartzaileak Bilboko itsasadarrean zehar arituko dira korrika. Gainera, egun horretan bertan, artisau azoka ere antolatu dute.
Herri ekimen hau Kaskagorri eta Gazte Konpartsen eskutik jaio zen, eta balio horiekin bat egiten duen edonori luzatu diote parte hartzeko gonbita. Hamaika Telebista ere bertan izango da herri lasterketaren berri emateko.


















