Skip to main content

Bingen Zupiriak Ertzaintzaren jokabidea justifikatu du Loiuko istiluetan

Politika

Xabi Ealo Diaz

2026, Maiatza 26 - 14:05

Global Sumud Flotillako kideen etorreran Loiuko aireportuan jazo zen indarkeria polizialaren harira, agerraldia egin du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. EH Bilduk, Sumarrek eta Segurtasun Sailak berak eskatu dute sailburuaren agerraldia, eta azalpenak eman ditu Zupiriak.
Ingelesez hasi da berbaldia, eta barkamena eskatu, eta adierazi du benetan sentitzen duela Loiun gertatutakoa.
Zupiriak gogor salatu nahi izan du hainbat euskal herritar Ertzaintzaren aurka daudela eta askok ez duela ikusten ertzainek segurtasunaren alde egiten dutenik. Loiuko gertakarien bideoa ikusi ostean, jakinarazi du harrera ez zutela jakinarazi eta desordena publikoa egotzi die ontzidiaren kideei eta harrera egitera joan zirenei. Sailburuak esan du polizia operatiboan parte hartu zuten agenteek esku hartu zutela ertzain batek jasandako erasoaren ondoren, eta indarra erabilita, iritsiera-atearen garbitu zutela. ETAren mamua ere atera du Bingen Zupiriak.
Ortiz de Guinea EH Bilduko legebiltzarkideak gehiegikeria horiek justifikatzen aritzea aurpegiratu dio Zupiriari, eta Sumarreko Jon Hernandezek aferaren arduradun politikoa dela esan dio. Zentzu berean, Loiuko operatiboaren arduradunak kargutik kentzea exijitu du koalizio subiranistak ohar bidez, “inpunitateak ezin duelako irabazi”.

Zupiriaren agerraldiaren aurretik, Global Sumud Flotillako kideek elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian egoera salatzeko, eta Arartekoak, bere aldetik, ikerketa agindu du Loiuko gertakarien harira.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista