CAF Beasaingo enpresari salaketa jarri diote hainbat erakundek Jerusalemgo tranbian duen erantzukizunagatik
Politika
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
2026, api. 14 - 14:04
Gizarte zibileko hainbat erakundek CAF Euskal Herriko enpresa salatu dute Jerusalemgo tranbian duen erantzukizuna dela eta. Salatzaileek Espainiako fiskaltzari eskatu diote enpresaren zuzendaritzak erantzukizun penalik duen azterketzeko; izan ere, haien aburuz, CAFek nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen du. Era berean, ohartarazi dute fiskaltzak aurrera egin ezean “beste bide juridiko batzuk” ikertuko dituztela. Berria egunkariak zabaldutakoaren arabera, akusazio publikoa momentuz salaketa aztertzen ari da.


















