Skip to main content

Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko dinamika abiatu du EH Bilduk Donostian

Politika

2025, mar. 17 - 12:03
Etxebizitza larrialdiaren aurrean, EH Bilduk ez du eliteentzat eraikitako hiririk nahi. Herritarrak eta haien beharrak lehenetsiko dituzten politika ausartak behar direla dio koalizio subiranistak. Etxebizitza larrialdiaren adibide nagusia Donostia bera da. Azken hamarkadan 4.000 donostiar gazte inguruk hiritik alde egin dute etxebizitzaren prezio jasangaitzagatik, eta Izar Hernando Donostiako EH Bilduko zinegotziak dio bitartean, geroz eta gehiago direla etxe-jabe handienak diren etxebizitzak, 3.000 inguru.
Hamaika Telebista