Skip to main content

Imanol Pradales lehendakariak Jose Antonio Agirre omendu du Getxoko XLVIII. Banderan

Politika

Maite de Felipe Suso

2026, uzt. 27 - 15:07

Igande honetan jokatu dute Getxoko XLVIII. Bandera, eta bertan bildu dira emakumezkoen eta gizonezkoen trainerurik onenak. Aurten, gainera, estropada Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzeko egitarauan sartu dute. Hori dela eta, Imanol Pradales lehendakaria bertan izan da eta Jose Antonio Agirre lehendakariari omenaldia egin dio. Izan ere, Agirre Getxoko alkate izan zen 1931n.

Pradalesek lehen Eusko Jaurlaritza omendu du, eta haren ondare “politikoa eta morala” aldarrikatu ditu.

Era berean, memoria, aitortza, kirola eta ospakizuna uztartzen dituen eguna dela nabarmendu du, eta gogora ekarri ditu bai Agirre, eta baita bere gaztetako kirol esperientziak ere.
Eusko Jaurlaritzak 40 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu erakundearen 90. urteurrena dela eta, eta 2027ko urriaren 7a jaiegun izendatu du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista