Irailaren 27an Alderdi Egunaren 50. edizioa ospatuko du EAJk, Forondan
Politika
Ane Garitaonandia Etxebarria
'Alderdia Bizi' goiburupean irailren 27an, EAJk Alderdi Egunaren 50. edizioa ospatuko du Forondan. Aralarren lehenengo aldiz egin zuten bezala, ilusio berdinarekin elkartuko direla azpimarratu dute.
Atzera begiratzeko eguna izango da, 1977ko irailaren 25a gogora ekartzekoa, hantxe hasi baitzen dena, Aralarren. Inoiz baino biziago jarraitzen dutela azaldu dute eta etorkizunari ilusioz beteta begiratzen diotela. 50 urte barru ere, 100. urteurrena ospatzeko orduan Alderdiak bere horretan jarraituko duen uste osoarekin”.
Igandeko ekitaldian "omenaldia" egingo zaie 50 edizio hauetan Alderdi Eguna antolatzen aritu direnei. Zelaian mural bat instalatuko da edizio guztietako kartel guztiak erakutsiko dituena eta hurbiltzen denak gerorako oroigarri bat utzi ahal izango du, nahi duen urtean sinatuz. Azaldu dute, gainera, Euzko Gaztedi-EGIko gazteek espazio propioa izango dutela eta aurten Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dutela.
Ekitaldi politikotik kanpo, EAJk ere bestelako jarduera batzuk eskainiko dituela adierazi dute, ludoteka, tailerrak, jolasak eta bestelako ekintza batzuk.

















