Skip to main content

Lau mila gaztetik gora elkartu ditu Ernai Gazte Antolakundeak Donostian

Politika

Aimar Erkiaga

2026-09-14 15:01

Milaka gazte batu dira “Euskal Herria Irabaztera!” lelopean Ernai Gazte Antolakundeak deitutako mobilizazioan Donostian. 4000 gizabanako inguruk parte hartu dute faxismoaren kontra eta Euskal Herriaren alde pankarta eta oihu artean Bulebarretik abiatutako manifestazioan. Azken hamarkadetan burututako lana, independentziaren aldeko aldarria edo Aitor Zabaletaren figura goraipatu dituzte ibilbidean zehar. Mobilizazioaren amaieran hartu du hitza Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak.

Azken garaietako eskuineratze prozesuak faxismoari sarbidea errazten duela gizartean argudiatuz, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan jarraitzeko deia luzatu du Egurrolak. Era berean, “nazio aske, sozialista, feminista eta euskaldun” bat lortzeko borroka dela bidea azpimarratu du.

Halaber, gaur egungo Euskal Herriarekiko eta euskal gaztediarekiko duen konpromisoa, eta faxismoaren kontra egiteko alternatiba izaera aldarrikatu du Ernaik Donostian. Era berean, ikasturteko lehen zatian aurkeztuko duten aldarrikapen taularen aurrerapena ere iragarri dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista