U23, nazio errealitatea eta erabakitzeko eskubidea
Politika
Ane Garitaonandia
2023-07-13 18:08
Uztailaren 23ko emaitzak garrantzitsuak izango dira erabakitzeko eskubideari dagokionez. Euskal Herrian eta Katalunian autodeterminaziorako eskubidea eztabaidagai izango da berriro. Izan ere, eskuinak eta ultraeskuinak gobernua osatzeko aukeraren aurrean, zalantzak sortzen dira gai askotan, eta hau ere gai horietako bat da. Gure Eskuk jendea ahalduntzeko demokrazian sakontzean jartzen du indarra. Hala, nazio bakoitzak duen herri izaera mahai gainean jarri behar dela azpimarratu dute.

















