Txapela buruan

All Stories

Cesar Gonzalez, Alacanteko erizaina (I)

Aste honetan Cesar Gonzalez dugu Txapela Buruan saioko protagonista. Alcoyen (Alacant) jaio zen, eat Murtzian egin zituen erizaintza ikasketak. 2015ean, baina, Nafarroatik deitu zioten Osasunbidean lan egiteko eta geroztik Iruñean bizi da. Funtzionarioentzako egiten dituzten euskara ikastaro batean izena eman zuen; asko gustatu zitzaion hizkuntza, eta bere kabuz ikasten jarraitu zuen. Honetaz guztiaz, eta bere euskalduntzen prozesuaz hitz egingo dugu gaurko saioan. Ez galdu! 

Txapela buruan saio guztiak ikusgai, hemen

Jaume Gilabert, Palmako euskara irakaslea (II)

Asteazkenean Jaume Gelabert ezagutzen hasi ginen. Palman jaioa, Zaragozan ikasi zuen euskaraz eta gaur egun euskara irakaslea da Iruñeako hizkuntza eskolan. Bere lankide eta lagun batekin elkartu, eta beren afizioak eta euskararen egoera izan ditugu hizpide. 

Txapela Buruan saio guztiak ikusi nahi? Klikatu hemen

Jaume Gelabert, Palmako euskara irakaslea (I)

Jaume Gelabert Palman jaio zen. Zaragozara joan zen albaitaritza ikastera eta bertan euskaldunekin elkartu zen. Momentu horretan euskara ikastea erabaki zuen, eta Zaragozan bertan ikasi zuen. Gero, garai horretako neska-lagunarekin Altsasura etorri zen bizitzera, eta geroztik nafarroan bizi da. Hain gustoko izan zuen hizkuntza, orain hizkuntza eskolan euskara irakaslea baita!

Txapela buruan saio guztiak ikusi nahi? Klikatu hemen!

Gonzalo Santoma; argazkilari, musikari eta nekazari (II)

Asteazkenean Gonzalo Santoma ezagutzen hasi ginen. Duela 15 urte etorri zen Bartzelonatik Garraldara. Argazkilaria da, eta lanbide horren inguruan hitz egingo dugu. Irudiekin euskal kulturaz hitz egin daitekeela erakutsiko digu. "Txoria txori" abestiaren runba bertsio bat abestera animatuko da. Gainera, Anabelek ezagutzen ez zituen hitzak erakutsiko dizkio. "Laratza" edo "hartzitu" zer den badakizu?

Gonzalo Santoma; argazkilari musikari eta nekazari I

Aste honetan Gonzalo Santoma dugu protagonista. Bartzelonan jaioa, orain dela 15 urte Garraldara bizitzera etorri zen. Txikitan udak pasatzen zituen emen bere familiarekin eta euskara hitz egiten zela bazekien. Bizitzera etorri zenean hizkuntza ikastea erabaki zuen, bere hitzentan: "errespetu kontu bat da".

Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa I

Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Younesen euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu, baita Lakuntzako Marokoarren komunitateaz hitz egingo dugu. Guraso direnek D ereduan matrikulatu dituzte haien haurrak, baina zailtasun gehiago dute beraiek euskara ikasteko.

Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa II

Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Ostiraleko saioan Ane Miren ezagutuko dugu, Younes-en emaztea. Bera, lekeitiarra jaiotzez, bere senarraren euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu. Etxean 3 hizkuntza hitz egiten dituzte, eta nola antolatzen diren azalduko digute. Gainera, Younes euskarak zer eman dion kontatuko digu.

Alba Ròda, hagitz ausarta I

Aste honetako Txapela Buruan saioan Alba Ròda dugu protagonista. Figueras-en jaioa, orain dela bi urte etorri zen kataluniatik lesakara bizitzera. Bere etorreraz hitz egingo dugu, eta herri txiki honetan nola amaitu duen azalduko digu. Bere euskalduntzen prozesuaz nola izan zen kontatuko digu, beste askoren kontrara berak nahiago du inguruak akatsak zuzentzen badizkio. Gainera, katalana eta euskerak daukaten antzekotasunetaz eztabaidatuko dugu.

hamaika telebista

Image