Skip to main content

Eñaut Elorrieta: "30. urteurrena aitzakia da besarkatzeko orain arte egin dudan guztia"

Elkarrizketa

2026-11-17 13:09
Eñaut Elorrieta gurean izan da Festina Lente bakarkako bosgarren diskoa aurkezteko. Kantari gernikarrak bere ibilbide musikalaren 30. urteurrenarekin batera kaleratu du lan berria, eta urte hauetan guztietan bizitakoaz, musikarekin izan duen harremanaz eta etapa berri honetaz aritu gara berarekin.

Elorrietak azaldu duenez, 30. urteurrena atzera begiratzeko eta orain arte egindako bidea besarkatzeko aitzakia ere bada. Ken Zazpiren garaitik bakarkako ibilbideraino, hiru hamarkadatan bizitako esperientziek, ikasitakoek eta izandako bilakaerak arrastoa utzi dute bere musikan. Iraganari begiratzeko ariketa horrek, ordea, etorkizunera begiratzeko aukera ere eman dio.

Festina Lente diskoan, gainera, nazioarteko indie-rockaren erreferente den The National taldeko musikariekin lan egin du, bere unibertso musikalari soinu eta ñabardura berriak gehituz. Diskoaren sormen-prozesuaz, elkarlan horretaz eta 30 urteko ibilbidearen ondoren musikarekiko duen ilusioaz hitz egin dugu Eñaut Elorrietarekin.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista