Garazi Oregi, Bizipoza Elkartea: "Izaera bereziko gaien inguruan hitz egitea bizitzari buruz hitz egitea da"
Elkarrizketa
Garazi Oregi Bizipoza Elkarteko kidea izan da Hamaikako platoan. Datorren maiatzaren 22an, 23an eta 24an Berriatuan ospatuko duten Helmuga Bizipoza Jaiaren nondik norakoak aipatu ditu, baita elkartearen beraren egitekoa ere. Izan ere, izaera bereziko hainbat gai gizarteratu eta haien inguruko sentsibilizazio kanpainak egitea dute helburu: besteak beste, heriotzaren pedagogia, aniztasun funtzionala edota genero sexu aniztasuna lantzen dituzte.
Zentzu horretan, garrantzitsutzat jo du gai hauek modu transbertsalean lantzea haurrekin. "Klaseetan gai batzuk mugetan edo bigarren planoan gelditzen badira, azkenean haurrak tabuan heziko ditugu", adierazi du Oregik. Are gehiago, "egunerokotasunean" gertatzen diren gaiak izanik. Hala, hauek jorratzea "gure haurrak bizitzarako prestatzea" dela plazaratu du Bizipoza Elkarteko kideak.

















