Skip to main content

Mertxe Aizpurua: "Espainiako ezkerrak hainbeste amesten duen ezkerreko batasun hori hemen emana dago"

Elkarrizketa

2026, eka. 12 - 14:06

Mertxe Aizpurua EH Bilduko Madrilgo Kongresuko bozeramailea izan da Hamaikako platoan. Estatu espainoleko giro politikoari, ezkerreko alderdi ezberdinak batzeko aukerari, legegintzaldian zehar jorratutako hainbat legeri edota etxebizitzaren aferari buruz aritu da hizketan, besteak beste.

Balizko etorkizuneko Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeei erreparatuz, estatu mailako beste ezkerreko alderdi batzurekin proiektu berean batzearen ideia baztertu du Aizpuruak. Ezkerreko herritar espainiarren artean "batasuneko kantu horiek esperantza sortzea" ulertzen badu ere, hori "Espainiako ezkerrak jorratu beharreko bidea" dela baieztatu du. Are gehiago, Euskal Herrian "beraiek hainbeste amesten duten ezkerreko batasun hori" emana dagoela adierazi du: "Hemen Euskal Herria Bilduk egin zuen bere bere momentuan. Familia ezberdinetako pertsonak osatzen dugu proiektu hau, komunitatea osatu dugu", plazaratu du Aizpuruak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista