Skip to main content

Miren Matanzas, Santurtziko EH Bildu: "PSEk EAJren alkatetza, onartu, erraztu eta posible egin du"

Elkarrizketa

2026, mar. 09 - 12:03

Miren Matanzas Santurtziko EH BIlduko bozeramailea izan da Hamaikako platoan. Pasa den ostegunean izandako inbestidura saioari buruz aritu da hizketan, baita bozketa hori ahalbidetu zuen balizko Udaltzaingoko ofizialorde izateko azterketaren filtrazioaz ere. Inbestiduran bozkatuena izan zen Matanzasen hautagaitza, baina ez zuen gehiengo osoa lortu; beraz Itziar Carrocera jeltzalea da alkate berria.

"Proiektua" eta "taldea" dutelako aurkeztu zuten hautagaitza hori, Matanzasen esanetan; "Santurtziko gurditik aurrera tiraka egin dezakegula" uste dute, alegia. Eta zentzu horretan, ez du ulertu PSEko zinegotziek zurian bozkatu izana, euren bozeramaileak jeltzaleei eskainitako hitzen ostean. "PSEk EAJren alkatetza onartu, erraztu eta posible egin zuen", azpimarratu du.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista