Skip to main content

Xabi Iraola, Sortu: "Ezker independentista badago gure herrian indarrean dauden instituzio nagusienak gobernatzeko"

Elkarrizketa

2026, ots. 10 - 13:02

Xabi Iraola Sortuko koordinatzaile orokorra izan da Hamaikako platoan, alderdiaren etapa berriari eta aktualitateko hainbat gairi buruz hizketan. Sortuk pasa den urtarrilaren 24an itxi zuen bere IV. kongresua, Iraola buru duen Nazio Idazkaritza berria berretsi zuena.

Alderdiaren 15 urteko ibilbideari begiratuta, Euskal Herrian "urrats esanguratsuak" izan direla adierazi du eta honek, "hobebetzeko bideak" badaudela gaineratu arren, "agertoki hobeago baten aurrean uzten gaituela" baieztatu du "gure herri prozesuarekin aurrera egiteko". Gauzak horrela, "uste dugu ezker independentista badagoela gure herrian indarrean dauden instituzio nagusienak gobernatzeko", esan du Iraolak.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista