Skip to main content

Xabier Zabaleta: "Nabaritzen genuen jendeak partida hori irabazteko beharra zuela"

Elkarrizketa

2026, Maiatza 07 - 11:05

Hiru aste igaro dira jada Errealak Sevillan Kopako Finala irabazi zuenetik, baina oraindik pozak irauten dio Xabier Zabaleta Aitor Zabaletaren anaiari. Partidaren aurreko egunak, partida bera eta ondorengo egunak nola bizi izan zituzten kontatu digu Aratz erretegian izandako solasaldian.

Nabarmendu du zaleek mantendu dutela bizirik Zabaletaren memoria, eta Sevillara egindako bidean zein bertan oso maitatuak sentitu zirela. Azpimarratu du Euskal Herri osoaren garaipena izan dela, eta nabaritu zutela herritarrek partida hori irabazteko beharra zutela.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista