Skip to main content

SAREBIDE proiektuko Martin Ugaldeko telebista-platoaren obra garatzeko lizitazioa (AFOMEF POCTEFA deialdia)

Hamaika Telebistak eta Berriak, Sarebide proiektuaren taldekide gisa, epea ireki dute Martin Ugaldeko ikus-entzunezko plato baten garapena egingo duen zerbitzu bat kontratatzeko eskaintzak jasotzeko.

Sarebide proiektua AFOMEF POCTEFA 2021-2027 deialdian hautatua izan da, eta Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa izango du.

Eskaintzak jasotzeko epea 2026ko ekainaren 18ko 13:00etan amaituko da.

Interesatuek helbide elektroniko honetara bidali beharko dute eskaintza: teknika@hamaika.eus

Dokumentazioa “pdf” formatuan onartuko da. Mezuaren gaia hau izango da: MARTIN UGALDEN IKUS-ENTZUNEZKO PLATOAREN OBRA EGITEKO ESKAINTZA + "Eskaintza aurkezten duen erakundearen izena".

KLAUSULA ADMINISTRATIBOAK:

PRESKRIPZIO TEKNIKOAK:

SAREBIDE proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) AFOMEF POCTEFA deialdiaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista