Skip to main content

Jesus Bailo eta Uxue Fraile izan dira Ehunmilak lasterketako irabazle nagusiak

Kirola

Bailok 24.24.50ko denbora egin du, eta Uxue Frailek, 29.19:43koa. Ehunmilak baina ez da proba bakarra izan. Goierriko Bi Handiak proban, Ioseba Eskudero idiazabaldarra eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarra nagusitu dira; eta Mari Murumendi Maratoian, Irati Zubizarreta eta Unai Dorronsoro izan dira garaile.
1.600 boluntario izan dira guztira laguntza eskaini dutenak.