Skip to main content

Arriaga antzokiak bi opera estreinatuko ditu 2023-2024ko denboraldian

Kultura

90 ikuskizun inguru taularatuko dituzte denera. Udaren ostean Die ersten Menschen opera estreinatuko dute, eta 2024an Saturraran opera.

Gainera, Festen Thomas Vinterbergen filmaren antzerkirako egokitzapena estreinatuko dute. Euskal sortzaileen edo taldeen beste sei antzezlan eta dantza obra bat ere estreinatuko dituzte datorren sasoian: Nancy Grace Roman, Machos en flor, Kortxoaren dilema, Esnearen kolorekoa, La sed del minotauro, Bihar arte soilik eta Tierra de nadie.

Kukai Dantzak ere bere azken lana estreinatuko du Arriagan.