Skip to main content

Euskadiko Orkestrak artearen bidez sortzen eta eraldatzen duen gizakiengan jarri nahi du arreta

Kultura

Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko 'Chillida-Elogios' obra eskainiko du Antonio Lauzirikak otsailaren 15ean eta 16an. Denboraldi berrian, hiru euskal abesbatza batuko zaizkio Orkestrari: Bilboko Koral Elkartea, Donostiako Orfeoia eta Gasteizko Vocalia Taldea. Gainera, 2024ko otsailean, Salzburgon eta Linzen eskainiko dituzte kontzertuak.