Skip to main content

Jarraitu SAREren manifestazioa zuzenean Hamaikan

Prentsa oharrak

2026ko urtarrilaren 7an, Donostian

SAREk deituriko ‘Ezin da gehiago luzatu’ manifestazio nazionalari buruzko saio berezia egingo dugu urtarrilaren 10ean, larunbata, 16:30etik aurrera. Solasaldia izango da platoan eta gainera, kazetariak Bilboko kaleetan ibiliko dira zuzeneko konexioak eginez eta kaleko giroa jasoz.

Mobilizazioa 17:00etan hasiko da La Casillan, eta udaletxean amaituko da. Milaka lagun biltzea espero da, gizarte, politika eta sindikatu arloko ordezkariekin batera.

Amaierako ekitaldia udaletxean izango da: Xabat Illarregi eta Aitor Etxeberriazarraga bertsolariek irekiko dute, ondoren SAREren manifestua irakurriko dute Joseba Azkarraga eta Bego Atxa bozeramaileek, eta amaitzeko Pantxoa Carrere eta Olaia Inziarte abeslariek kantua eskainiko dute.

Mobilizazioak salbuespeneko espetxe-politiken amaiera, giza eskubideen errespetua eta indarkeria guztien biktimen aitortza aldarrikatuko ditu.

Zuzeneko saioa LTD bidez eta kable bitartez ikusteaz gain, hamaika.eus/zuzenean helbidean ikusi ahalko da, baita Android  TBrako aplikazio bidez ere.

Deskargatu prentsa oharra

 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista