Skip to main content

Ikerl(h)ari podcastak ikusgai izango dira Hamaikan

Prentsa oharrak

 2026ko otsailaren 2an, Donostian

Otsaileko ostegunetan, 12:00etan eta 18:30ean, UEUk sortutako Ikerl(h)ari bideopodcastak emitituko dira Hamaikan. Ekimen honen helburua euskal ikertzaile gazteei ahotsa eta ikusgarritasuna ematea da, haien kezkak, ibilbideak eta hausnarketak gizarteratzeko.

Ikerl(h)ari UEUk sortutako espazioa da, eta 60 minutuko bideopodcasten bidez, ikerlari gazteen eguneroko erronkak eta ikerketaren inguruko gai nagusiak jartzen ditu mahai gainean. Elkarrizketa formatuan, disziplina ezberdinetako ikertzaileen begiradak biltzen dira.

Saio bakoitzean gai zehatz bat landuko da. Hona hemen emisioen egutegia:

  • Otsailak 5: Disziplinartekotasuna
  • Otsailak 12: Motibazioa
  • Otsailak 19: Begiradak
  • Otsailak 26: Bidegurutzeak

Ikerl(h)ari podcastak otsailean zehar izango dira ikusgai Hamaikan, ohiko telebista emisio bidez eta baita hamaika.eus/zuzenean ere.

 

Deskargatu prentsa oharra

 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista