Skip to main content

Martxoaren 8an saio berezia egingo dugu zuzenean Hamaikan

Prentsa oharrak

2026eko martxoaren 4a, Donostian

 Datorren igandean, 11:30etik aurrera, Martxoaren 8ko mobilizazioen inguruko saio berezia zuzenean ikusteko aukera izango da Hamaikan. Martxoaren 8a izanik Hamaikako lantaldea kalean izango da aldarrikapen eta borroka egunaren giroa zuzenean kontatzeko.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak eguerdian Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen zein Iruñean deitutako mobilizazioetan izango gara bertako irudiak, aldarrikapen nagusiak eta herritarren iritziak bilduz. Eduki guztiak hamaika.eus webgunean eta sare sozialetan egongo dira eskuragarri.

Zuzeneko saioa LTD bidez eta kable bitartez ikusteaz gain, hamaika.eus/zuzenean helbidean ikusi ahalko da, baita Android TBrako aplikazio bidez ere. 

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista