Skip to main content

‘Euskaldunak: etxean arrotz’ dokumentala emitituko da asteburuan Hamaikan

Prentsa oharrak

2026eko martxoaren 10ean, Donostian

 Martxoaren 13an, 14 eta 15ean Euskaldunak: etxean arrotz dokumentala ikusteko aukera izango da 22:00etatik aurrera.

Euskaldunek euskaldun izate hutsagatik jasan izan dituzten eta gaur egun ere jasaten dituzten zapalkuntzak islatu dituzte dokumental honetan. Horretarako, hainbat pertsona elkarrizketatu eta beraien testigantzak bildu dituzte: bi pertsona garai batean eskolan jasan izan zutenaz aritu dira, 'Euskaldunon Egunkaria'-ko langile ohi bat haren itxiera eta bere atxiloketaz, ikastolako lehen irakasle eta ikasleak garaiko egoera eta ikastolaren sorreraz eta beste bi pertsona egun Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian bizi den egoeraz.

Zapalkuntzak kontatzeaz harago, Euskal Herrian gazteleraren inposaketari aurre egiteko sortu diren proiektuez ere aritu dira elkarrizketatuak eta euskaldun izatearen kontzientzia zabaltzeko beharra ere nabarmendu dute.

Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak ekoitzi du Kulturaz Kultur Kooperatibaren laguntzarekin eta Irati Udalleta kazetariak zuzendu du.

Dokumentala Hamaikan ikusteko aukera izango da asteburuan, 22:00etan, ohiko telebista emisio bidez eta baita hamaika.eus/zuzenean ere.

 

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista